Pentsatu, probatu, okertu eta ikasi!

2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala

ZER DA KODE_ESKOLA?

Kaixo, Aimar eta Unai gara. Gaur blogaren aurkezleak izatea tokatu zaigu. Aingeruri, elkarrizketa bat egin diogu. Hona hemen elkarrizketaren bideoa.





2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

Kode_eskolan ostiralero bezala lanean gabiltza!!!

Kaixo lagunok:

Kode_eskolan, ostiralero biltzen gara Scratch-arekin lan egiteko. Lan asko egiten dugu eta horren adibide dira partaideek egiten dituzten proiektu bikainak. Ondoren, ikasleek ostiraletan egiten dituzten proiektuak ikusi ahal izango dituzue, begira zenbat lan egiten duten! Aupa zuek!


Scratch proiektuak:


Javi Arranz joko bat egiten ari da. Bere beste proiektuak ikusteko egin klik bere izenaren gainean.

Izaro Larrañagak dagoeneko proiektu asko egin ditu, hemen duzue aurreko ostiralean egindako azkena. 

Aimar eta Unai Txopeitia anaiak ere jo eta su ari dira lanean euren ipuin interaktiboarekin. Hona hemen orain arte egindakoa.


Inge Iruretagoiena neska futbolariak ere gogor egiten du lan, hona hemen bere azken proiektua.

Pablo Arranz ere pantaila desberdinez osatutako jolas bat egiten ari da.
Aingeru Odriozola bere kode-kideak bezala lanean ari da Simpson familiaren inguruko joko batekin.



Iñaut Pintado ere hor dabil bere jokoak diseinatzen. Hona hemen egindako azkeneko lana. 


Sasha Mayoz ere ez da bere kode-kideengandik atzean gelditzen hor dabil bere proiektuekin lanean.