Pentsatu, probatu, okertu eta ikasi!

2015(e)ko urtarrilaren 26(a), astelehena

Urtarriletik Martxora bitarteko ikastaroa martxan!

Ostiralean, 2015eko urtarrilak 23an arratsaldeko 6etan kode-eskolan ikastaro berri bati ekin genion. 3D animazioa, Minecraft eta Scratch-a landu eta probatuz kode hizkuntzan murgiltzeko aukera paregabea eskaintzen da bertan. Gainera, gure kode-kideek probatuz eta okertuz asko ikasten dela egiaztatzeaz gain, beraien sormena askatasunez garatzeko aukera ere izaten dute. Gogoz ekin genion ikastaro berri honi eta horrelaxe jarraituko dugu ostiralero! 

Aurrerantzean, blogean erakutsiko dugu astez-aste kode-kideek egiten dituzten proiektuak, aho bete hortz geldituko zarete zein azkar ikasten duten ikustean!

Pentsatu, probatu, okertu eta ikasi!! 

P.D: Sarrera honekin batera, azken Negulab ikastaroaren inguruan haurrek adierazi zuten iritzia uzten dugu. Guk bai ikasi eta disfrutatu genuela zuekin!


2015(e)ko urtarrilaren 13(a), asteartea

Harrigorriaren inguruko tutoriala


Landerrek harrigorriari eman diezazkiokegun erabileretako baten adibidea eman digu. Oso interesgarria Lander!

Nola teleransportatu mod-ik erabili gabe


Anderrek leku batetik bestera azkar joaten irakatsi digu! Oso tutorial erabilgarria Ander!

Nola babestu zure etxea


Beñatek etxe bat babesteko gakoak zein diren azaldu digu. Horretarako, harresi handi bat egin eta hura babestu du. Aupa Beñat!

Historian zehar egin diren etxe ezberdinak


Enekok gizakiaren historian ezagutu ditugun etxe ezberdinen erreplikak egin ditu minecraften. Lan bikaina Eneko!

Mina bat nola egin


Anderrek mina on bat egiteko jarraitu behar ditugun lehen pausuei buruz hitz egin digu. Aupa Ander!

Dutxa bat eta telebista bat nola egin


Irailek dutxa bat eta telebista bat nola egin ditzakegun azaldu digu. Oso ondo Irail!

2015(e)ko urtarrilaren 7(a), asteazkena

AZKEN EGUNA!

Negulab-eko azken eguna iritsi zen eta pena handiz agur esan behar izan genien kode-kide guztiei! Plazer bat izan da zuekin ikastaro hau konpartitzea eta espero dugu aurrerantzean ere zuen berri izatea. Guk asko ikasi dugu zuengandik eta espero dugu zuek ere ikasi izana! Besarkada eta muxu handi bana! Ondo ondo segi!