Pentsatu, probatu, okertu eta ikasi!

2014(e)ko abenduaren 30(a), asteartea

2014(e)ko abenduaren 29(a), astelehena

Laugarren eguna

Gaur blogeko arduradunak gara, hau da laburpena: Robotikakoei, txikiei, minecrafekoei eta scrathekoei elkarrizketa bat egin diegu.

2014(e)ko abenduaren 23(a), asteartea

Kañoi automatikoa egiten ikasteko tutoriala


Eneko eta Endikak kañoi automatiko bat nola egiten den ikasteko tutorial bat egin dute. Lan bikaina mutilak!!

Errusiar mendi beldurgarria


Adrian eta Jonek errusiar mendi beldurgarri bat nola egin azaldu digute tutorial honen bidez! Zorionak!!

Oinarrizko azalpen batzuk eta Oierren kanalaren aurkezpena


Oierrek minecraft-en inguruko oinarrizko azalpenak emateaz gain, bere kanal pertsonala izango denaren aurkezpena egin digu. Bideoan esaten duen bezala, bere kanalaren izena hurrengoa izango da: icetrex.

Base txiki bat egiten ikasteko tutoriala


Urkok gaiztoengandik babesteko base txiki bat egiten ikasteko tutorial bat egin du. Aupa Urko!

Edabeak egiten ikasteko tutoriala


Xabier eta Asierrek edabeen inguruko tutorial bikain bat egin dute! Zorionak mutilak!!!

Etxe bat babesteko tutoriala


Enekok etxe bat nola babestu azaltzeko tutoriala egin du. Aupa Eneko!!

2 eguna kode eskolan

Gu Ander Artetxe eta Ander Altuna gara eta gaur hiru bidiotxo egon ditugu. Hemen duzue gaur egindako lana laburbiltzen duen bideoa:

2014(e)ko abenduaren 22(a), astelehena

NEGULAB LEHENENGO EGUNA

Kaixo, gu Endika Galdeano eta Eneko Lete gara gaurko blogaren arduradunak. Hemen duzue gaur egindako lana laburbiltzen duen bideoa: 



NEGULAB

Kaixo, Abenduaren 22, 23, 26, 29, 30 eta urtarrilaren 2 eta 5ean Negulab ikastaroa izango dugu. Bertan, tailer desberdinak eskaini dira, minecraft, scratch eta robotika.

Beraz, hemendik aurrera egiten diren sarrerak Negulab-en egindako lanaren isla izango dira. 

Probatu, ikertu, okertu eta ikasi!

2014(e)ko abenduaren 20(a), larunbata

DIPLOMA BANAKETA EKITALDIA

Kaixo, hona hemen atzo azken egunean eginiko diploma banaketa ekitaldia, Javier eta Pablo Arranz-ek egina.



AZKENEKO EGUNERAKO BIZKOTXOAK PRESTATZEN!

Kaixo tamalez iritsi zen azken eguna eta Kode_eskolan bikain ospatu genuen atzo! Lehenik eta behin bideo bat ikusi genuen, ondoren, Inge eta Aingeruren urtebetetzea ospatu genuen (bizkotxo goxo batzuen laguntzaz jajaja). Jarraian, diploma banaketarako garaia iritsi zen eta amaitzeko kalera irten eta jolas batzuk egin genituen. Bikaina izan zen atzokoa eta baita Urritik Abendura bitartean ostiral guztietan egindako saioak ere! Nerea, Nahikari, Janire, Mikel eta Kode_eskola osatzen dugun guztion partez, mila esker guztiagatik, izugarri ikasi dugu zuengandik eta espero dugu zuek ere ikasi izana! Ondo ondo bukatu urtea eta hobeto hasi datorrena! Urte berri on!




2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

ZORIONAK AINGERU!

Gaur gure kode-kide Aingeruren urtebetetzea da! Ondo ondo pasa zure eguna eta gozatu merezi duzu eta! Gero zoriontzeko tirako dizugu belarrietatik! Muxu haundi bat kode-kide guztion partetik!


2014(e)ko abenduaren 15(a), astelehena

ZORIONAK INGE!!!

Gaur gure kode-kide Ingeren urtebetetzea da! Ondo ondo pasa zure eguna eta gozatu merezi duzu eta! Ostiralean zoriontzeko tirako dizugu belarrietatik! Muxu haundi bat kode-kide guztion partetik!


2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

Elkarrizketa

Kaixo, ni Aingeru naiz aste honetako blogeko arduraduna. Aste honetan Izaro eta Javiri egin diet elkarrizketa. Hona hemen bi elkarrizketen bideoak:

 


2014(e)ko abenduaren 5(a), ostirala

ELKARRIZKETA

Kaixo, gu Izaro eta Inge gara. Aimar eta Unai anaiei elkarrizketa hau egin diegu. Izaro kamerarekin grabatzen aritu da eta Inge elkarrizketa egiten. Hona hemen bideoa:



2014(e)ko abenduaren 4(a), osteguna

Begiraleok ere lanean!

Badirudi kode_eskolan ostiraletan egiten ditugun saioetan ikasleek bakarrik egiten dutela lan baina ez da horrela, begiraleok ere horretan jarduten gara bai saio eta baita etxean ere. Horren adibide dira ondorengo proiektuak:

Nahikari Lopez begiralea, bai etxean eta baita saioetan ere jo ta su aritzen da bere sormena lantzen. Horren adibide gisan, hemen uzten dizuet, Gabon garaietara begira berak egindako proiektu hau:


Janire Lopez begiralea ere, hortxe ibiltzen da lanean proiektu berriak sortzen. Hona hemen errealzale gisa eginiko hitz-pasa bat.