Pentsatu, probatu, okertu eta ikasi!

2015(e)ko urtarrilaren 26(a), astelehena

Urtarriletik Martxora bitarteko ikastaroa martxan!

Ostiralean, 2015eko urtarrilak 23an arratsaldeko 6etan kode-eskolan ikastaro berri bati ekin genion. 3D animazioa, Minecraft eta Scratch-a landu eta probatuz kode hizkuntzan murgiltzeko aukera paregabea eskaintzen da bertan. Gainera, gure kode-kideek probatuz eta okertuz asko ikasten dela egiaztatzeaz gain, beraien sormena askatasunez garatzeko aukera ere izaten dute. Gogoz ekin genion ikastaro berri honi eta horrelaxe jarraituko dugu ostiralero! 

Aurrerantzean, blogean erakutsiko dugu astez-aste kode-kideek egiten dituzten proiektuak, aho bete hortz geldituko zarete zein azkar ikasten duten ikustean!

Pentsatu, probatu, okertu eta ikasi!! 

P.D: Sarrera honekin batera, azken Negulab ikastaroaren inguruan haurrek adierazi zuten iritzia uzten dugu. Guk bai ikasi eta disfrutatu genuela zuekin!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina