Pentsatu, probatu, okertu eta ikasi!

2015(e)ko otsailaren 7(a), larunbata

Ostiralero bezela lanean gabiltza!

Kaixo, atzo otsailak 6 ostirala, berriro bildu ginen kode-kideok ostiralero bezala lanean jarraitzeko. Ikasle gehienak berriak diren arren, hasiak dira dagoeneko martxa hartzen eta horren adibide dira ikastaroa hasi denetik orain arte eginiko proiektuak. Jarraian, link bat uzten dizuet gure kode-kideek orain arte scratch-arekin egin dutena ikusteko: http://scratch.mit.edu/studios/876004/projects/  

Bestalde, aurreko ostegunean, euskadi irratiko A bildua saioan elkarrizketa izan genuen kode eskolaren nondik norakoak azalduz. Hemen uzten dizuegu irratsaioa nahi izanez gero entzuteko.


Ondo izan eta jarraitu programatzen, jarraitu saiatu, probatu, okertu eta ikasten!! Aupa zuek!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina