Pentsatu, probatu, okertu eta ikasi!

2015(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

Urtarrila-Martxoa scratch ikastaroaren azken eguna!

Pena handiz, baina iritsi zaigu Urtarrila-Martxoa bitartean egin dugun scratch ikastaroaren amaiera, bertan, 11 scratch kodekidez gain, minecraft, irudi animatu eta bideojokoetan jardun diren beste kodekide batzuk ere izan ditugu ostiralero lanean. Bikaina izan da zuekin ostiral arratsaldeak konpartitu eta zuek gugandik ikasiko zenuten bezala guk zuengandik ere ikastea! Espero dugu, hurrengo ikastaro batzuetan ere berriro zuekin lanean, ikasten eta ondo pasatzen egotea!! Ondo ondo segi eta muxu haundi bana guztioi ikastaroko irakasle guztion partez!! Pentsatu, probatu, okertu eta ikasi!! ;) 


Ondorengo link-ean, ikastaro honetan Scratch kideek egindako lanak ikusteko aukera duzue. Begira ze kode-kide artista eta azkarrak ditugun!! Izugarri ikasi duzuela ikusten da eta guk ere ikasi dugu zuengandik jarraitu horrela!! 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina